Oparien erruleta, bi larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 6a, 00:00

Herritar bat, oparien erruletan sari bila.

Oparien erruleta antolatu dute Berriak elkarteak eta Hernaniko Udalak berriro, eta datozen bi larunbatetan (11 eta 18) izango da, 10:00etatik 13:00etara, udaletxeko arkupeetan. Parte hartzeko, aurkeztu beharko dira aste horretan zehar Hernaniko dendetan egindako erosketen tiketak, eta gutxienez 80 euroko gastua osatu beharko dute, erruletan tiraldia egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!