Adarrazpi gaztandegira irteera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 00:00

Portuko Auzo Elkarteak irteera antolatu du, biharko, Urnietako Adarrazpi gaztandegira. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Ibarrolaburu plazatik, eta oinez egingo dute bidea. Gaztandegian, gazta fabrikatzeko prozesu guztia ezagutuko dute eta, gainera, gazta egin eta produktuak dastatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!