Enaitz Goñi gaur eta bihar, Castellonen

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 00:00

Aurreko astean Palman (Mallorca) Espainiako Neguko Txapelketan aritu eta gero, Enaitz Goñi igerilari hernaniarra Castellonen ariko da igeri gaur eta bihar nazioarte mailako Castalia txapelketan. Hernaniarrak lau probetan hartuko du parte: 50, 100, 200 metro libreetan eta 200 metro bizkarren. Gaur 50 eta 200 metro libreetan ariko da eta bihar 100 metro libre eta 200 metro bizkarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!