Autodefentsa feminista eskainiko da abenduaren 11n Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 3a, 00:00

Autodefentsa feminista neska gazteentzat eskainiko da, abenduaren 11n, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Kulturarteko Plaza Feministan. «Teknika fisiko hutsak ikastea baino gehiago da; indarkeria matxista guztiei aurre egiteko baliabideez hornituko baikara. Horretarako, ezinbestekoa da indarkeriaren sustraiak zein diren aztertzea. Gainera, defenditzeko dugun gaitasunaz eta eskubideaz jabetuko gara. Hori guztia era dinamiko eta parte-hartzailean izango da», diote antolatzaileek. Irakaslea, Emagin Elkartea izango da eta izen emateko azken eguna abenduaren 7a da, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28), kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbide elektronikoan edota 943 33 70 17 telefono zenbakian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!