Gaurtik eskuragarri, udal egutegia

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 2a, 00:00

Gaurtik aurrera banatuko dute 2022ko udal egutegia, Hernaniko udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) eta Biteri kultur etxean. Aurtengoan, Asteazkenak taldeko Maddi Zumalabek eta Jon Arangurenek egin dituzte egutegiko ilustrazioak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!