Haurrak eta Internet erdigunean jarriko dira biharko hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 1a, 15:41

«Seme-alaba jaioberrietatik 14 urtera arte pantailekin duten harremana aztertuko dugu». Hitzaldia euskeraz eskainiko da, eta itzulpen zerbitzua ere egongo da. 

Gaur arratsaldeko 18:00etan, Rakel Gamito Gomez adituak, hamalau urtera arteko haurren gurasoentzako hitzaldia eskainiko du, udaletxeko areto nagusian. 

Hernaniko Udalak,  Haur eta Gazteria Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera, gurasotasun positiboa lantzeko elkarlana abiatu du.  Programa TREBA Gurasoak izendatu da, eta honela  definitu dute:  «TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko». 

Haurrak eta Internet gaia jorratuko da hitzaldian zehar, eta seme-alaba jaioberrietatik 14 urtera arte pantailekin duten harremana aztertuko da. Aipatu moduan,  hizlaria Rakel Gamito Gomez aditua izango da. Hezkuntza Zientzietan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea eta IkHezi ikerketa-taldeko kidea. Aipatuko du  zer ibilbide egiten duten haurrek pantailaren aurrean egotetik gailuak modu autonomoan erabiltzera arte. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!