Martxan da seigarrenez, 'Hernani ezagutu' lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 1a, 00:00

Lau galderari erantzun behar zaie, papereko Kronikan ageri den fitxa bete eta Biterin utzita; edo internet bidez, 'euskalnafarrak.eus' webgunean.

Seigarren urtez antolatu du Hernani Errotzen elkarteak, Hernani ezagutu lehiaketa, «herriaren historia gizarteratzeko eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz gure altxorrak hurbiltzeko», nabarmendu dutenez.

Dagoeneko martxan da lehiaketa, eta bi modutara hartu daiteke parte. Batetik, paperean egin daiteke, papereko Kronikan ageri den fitxa beteta, eta Biteri kultur etxean dagoen kutxan utzita. Eta bestetik, internet bidez ere izango da aukera, galdetegia betetzeko, euskalnafarrak.eus/hernani webgunean. 

Abenduaren 13ra arte hartu daiteke parte, eta 10 sari zozketatuko dituzte, lau galderak zuzen erantzuten dituztenen ar­te­an. Honakoak dira galderak:

 

Zer izan zelako da ezaguna Joxepa Zubeldia hernaniarra (1865-1947)?

a) Erizaina  b) Alkatea 
c) Bertsolaria

 

Historialari batzuen arabera, zein produktu amerikar ekarri zuen Gonzalo Perkaiztegik Euskal Herrira?

a) Artoa  b) Patata  c) Kakaoa

 

Hernaniko nesken traineruak emakume izena du, zein?

a) Itsaso  b) Maialen 
c) Neska arraunlariak

 

2022an beteko dira 500 urte Gaztelak nafar gaztelu bat errenditu zuela, zein?

a) Erriberri-Olite  b) Xabier 
c) Amaiur
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!