Izenematea zabalik, ikastaro laburretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 1a, 00:00

Hiru ikastaro labur antolatu dituzte, urtarrilaren 10ean hasita, adin ezberdinetako herritarrentzat. Batetik, haurrentzat, sormena, emozioak eta giza trebetasunak lantzeko tailerra egingo dute bi taldetan: 2018-2019 urteetan jaiotakoak, eta 2016-2017koak. Bi taldeek, astelehenetan izango dituzte saioak, Biterin, 17:00etatik 18:00etara. Eta bestetik, helduentzat, munduko sukaldaritzari eskainitako ikastaroa egingo dute, astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara Kulturarteko Plaza Feministan. Guztietarako matrikulazio epea zabalik dago, Biterin edota kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!