Asfaltatze lanak gaurtik, Perkaiztegin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Eguraldi txarragatik, aurreko astean ezin izan zituzten bukatu hainbat asfaltatze lan, Hernaniko kaleetan. Hori horrela, gaur hasiko dituzte Perkaiztegi kalea asfaltatzeko lanak, aurreko astean ubidea berritu ondoren. Gaur egingo dituzte eraispenak, aparkalekua eta zebrabide altxatu berria; eta bihar asfaltatuko dute galtzada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!