Komunitatearen zaintzaz, foroa gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Tratu Onen Foroa antolatu dute gaur arratsalderako, 17:30etan hasita Kulturarteko Plaza Feministan. Komunitatearen zaintza izango dute hizpide, indarkeriei aurrea hartzeko. Saioan hartuko dute parte Santa Barbara elkarteak, Hernaniko Koordinadora Feministak eta CD Hernanik, beraien esperientzia partekatzeko. Bukaeran, bertsondorioak aterako dituzte Eli Pagolak eta Maider Arregik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!