Etxetik kanpo eta lokatzetan jokatuta ere, garaipena Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

«Jostailu bat, sarrera bat» lelopean, gabon hauetarako jostailu bilketa antolatu du Hernani Club Rugby Elkarteak, eta etzi hasiko da.

Lokatzetan jokatu bazuten ere, 25-5 emaitzarekin itzuli zen talde trikolorea etxera. Arratsaldeko 16:00etan hasi zen Eibar eta Hernaniren arteko norgehiagoka, Unben.

Partidua hasi eta 11garren minutuan, Beñat Arizetaren zigor kolpearekin hiru puntu lortu zituzten. Zazpi minutu pasa ostean, Hernanik entsegua egin zuen, eta hori horrela, 0-8 nagusitu zen Hernani 18garren minutuan. Atsedenaldiraino jokaldi asko egon baziren ere, ez zuten punturik lortu, eta 0-8 amaitu zen lehen zatia, Hernani nagusi zela.

Bigarren zatia indarrez hartu zuen Hernanik, izan ere, 58garren minutuko entsaioarekin, 13 puntu lortu zituen. Jarraian, Eibarrek ez zuen aukerarik galdu, eta 66garren minutuan lehen entsaioa egitea lortu zuen, 5-13 geldituz. Hala ere, Eibarrek ez zuen Hernaniri aurrea hartzerik lortu, 70garren minutuan, Hernanik zazpi puntu lortu baitzituen entsaioarekin eta jaurtiketarekin.

Partiduaren azken minutuetan, Hernanik beste entsaio batekin, 25 puntu lortu zituen. Eibarrek etxean porrota jasota, 25-5 emaitzarekin, talde trikolorea pozik itzuli zen etxera.

Hori horrela, trikoloreek sailkapeneko hirugarren postua mantentzen dute sei punturekin. Asteburu honetan ez dute partidurik izango, datorrena abenduaren 12an izango da, Santanderren aurka.

 

Euriteen eraginez, atzeratutako partiduak

M23 taldeak Gernikaren aurka jokatu beharreko partidua bertan behera geratu zen Landare-Tokiko instalazioak pairatutako uholdeengatik. Egoerak ez du hobera egin eta Hernaniko taldeak ez du entrenatzeko leku finkorik. Pasa den ostegunean Donostiako Puion entrenatu zuen Ohorezko B taldeak, eta atzo ez zuten entrenamendurik izan. 

 

Jostailu bat, sarrera bat

Hernani Club Rugby Elkarteak gabon hauetarako jostailu bilketa antolatu du. Etzi emango zaio hasiera kanpainari eta abenduaren 18ra bitartean jasoko dira jostailuak Landareko bulegoko ordutegian. Datorren abenduaren 18an, Pasek Belenos taldearen aurkako partiduaren ondoren, Amher elkarteari entregatuko zaizkio. Jostailu bakoitzeko, Pasek Belenosen aurkako partidurako sarrera bana emango da.

Gabonak ate joka ditugun honetan, Hernaniko Errugbi Elkarteak honakoa adierazi du: «badakigu Gabonek zer nolako garrantzi duten ume guztientzat, eta garai zail hauetan oraindik eta gehiago. Hori dela eta, jostailu bilketa egitea erabaki dugu».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!