Eguraldiaren eraginez, Euskal Ligako partiduak atzeratu dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 00:00

Neskek Nafarroako Unibertsitatearen aurka jokatu behar zuten eta mutilek, berriz, Errioxako Unibertsitatearen kontra.

Euskal Ligako partiduak bertan behera geratu ziren asteburuan.  Neskek Nafarroako Unibertsitatearen aurka eta mutilek Errioxako Unibertsitatearen aurka jokatu behar zuten, baina eguraldiaren egoera kontuan izanik, azken orduan bi taldeek eskatu zuten partiduak atzeratzea. Hernaniarrek onartu zuten eskaera eta, beraz, beste data batean jokatu beharko dira partidu horiek.


Bestalde, Gipuzkoa mailan jokatzen duten taldeek bere partiduak jokatu zituzten arazorik gabe, eta aste honetan emaitza onak izan dira orokorrean.

Sei garaipen eta partidu bakarra galdu da
Zazpi partidutatik sei irabazi dira. Bigarren urteko infantil neskek Arantzazuko Ama hartu zuen etxean, eta partidu orekatua izan arren, 3-0 irabaztea lortu zuten Ixiar Rodriguezek zuzentzen duen taldeak. Jokoak 27-25, 25-23 eta 25-18 izan ziren, beraz, markagailuak adierazten duena baino luzeagoa eta gogorragoa izan zen partidua.


Kadete nesken mailan, hiru taldek jokatu zuten aste bukaera honetan, gainera, etxetik kanpo. Kadete 1 taldeak Tolosan Herrikide B taldearen aurka 0-3 irabazi zuen. Beste aldetik, kantxa berean, Herrikide A eta Hernani 2 neurtu ziren. Oraingo honetan tolosarrak nagusitu ziren 3-1eko emaitzarekin. Kadete 3 taldeak Fortuna 2ren etxean jokatu zuen eta 0-3ko garaipena lortu zuen. Hernaniarrek erraz gainditu zuten Donostiako taldea.


Hernani 1 eta 3 sailkapeneko lehen bi postuetan mantentzen dira partidu guztiak irabazi ondoren. 


Jubenil neskek Ostadar hartu zuten kiroldegian, eta 3-0ko emaitzarekin amaitu zen partidua. Lehen jokoan, lasartearrak saiatu ziren eta 25-23ko emaitzarekin estutu zituzten hernaniarrak, baina bigarren eta hirugarren jokoa erraz eraman zuten etxekoek, joko ona ez egin arren.


Infantil mutilek ere atzeratu beharra izan zuten beren partidua. Hondarribiko taldea konfinaturik dago Covidaren eraginez eta atzerapena eskatu zuten. 
Kadete mutilek bolei 3x3 jokatzen dute eta 1-2 irabazi zuten Donostiako Aldapeta Maria taldearen aurka. Hernaniarrak 0-2 aurretik jarri eta partidua irabazia zutela ikusirik, azken jokoan lasaitu egin ziren eta donostiarrek 25-21 irabaztea lortu zuten.


Jubenil mutilek ere emaitza ona lortu zuten Donostian, eta Ipar Titanak taldeak ezin izan zuen ezer ere ez egin bere etxean. 0-3 irabazi zuen Hernanik eta partidua kontrolatuta eraman zuten lehen minututik azkenekora arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!