«Kaleen asfaltatzea utzi da eta planifikaziorik ez dago»

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 00:00

Alderdi sozialistak dioenez, «lau urtez bertan behera utzi dira eta orain inbertsioa bideratu den arren ez dago plangintzarik». 

Hernaniko udal talde sozialistak esan du asko hobetu daitekeela gobernu taldearen plangintza asfaltatuen arloan, «lau urtez bertan behera utzi ondoren». Eta EH Bilduko gobernuari kaleen asfaltatze lanak «serio hartzeko» eskatu dio.


Hernaniko PSE-EEK dioenez, «azken asteetan, gobernu taldea lorpen gisa saltzen ari da egiten ari diren berrasfaltatze jarduera guztiak, baina sozialistak aspalditik ari gara horrelako jarduerak eskatzen». PSE-EEk gogorarazi nahi du, «otsailaren hasieran hainbat toki helarazi genizkion gobernu taldeari, premiaz asfaltatu behar zirenak, eta kontuan hartu dira, baina abuztuaren amaierara arte ez dira obrak batzordean onartu».


Gainera, Ricardo Crespo bozeramaile sozialistak azpimarratu duenez «urteak daramatzagu horrelako obra sendorik gabe, jarduera programarik gabe, adabaki puntualetatik harago. Orain ia 390.000 euroko inbertsioa iragarri badute ere, gogorarazi behar da 2018an 100.000 euroko partida bat zegoela, baina ez zela erabili, eta 2019an ez zela partida bat aurreikusten aurrekontuetan helburu horretarako. 2020an, 100.000 euroko proiektu baten berri eman zen, zoladura botatzeko, eta 2021era atzeratu zen. Azkenean, 2021ean 390.000 euroko inbertsioa iragarri da, baina gogoratu behar da ia 4 urte daramatzagula asfaltatze lan nabarmenik egin gabe».

«Funtsezkoak diren jarduerak atzeratu dira gobernu taldeak garrantzirik ematen ez diolako»
Asfaltatzeari buruzko plangintza behar dela diote sozialistek. «Azkenik, premiazkoa zen lekuetan jarduten ari da, adibidez Orkolaga plazan, Perkaiztegi kalea, Ertzaintzaren biribilgunea, Atzietak, Txirrita kalea, eta abar. Izan ere, denbora daramagu asfaltatua berritzeko eskatzen, ez zegolako baldintza onenetan». Crespok adierazi duenez, «asfaltatze on batek oinezkoei eta ibilgailuei erosotasun haundiagoa eta segurtasuna ematen die».


Bozeramaile sozialistaren ustez, «udal gobernuak frogatu du asfaltatzeari ez diola garrantzirik eman azken urteetan, eta horregatik; izan ere, departamenduan langileak kudeatzeko dauden etengabeko arazoek, konponbiderik eman ez zaienek, lanak gaur arte atzeratu dituzte. Haren ustez, izapide burokratikoek ez dituzte atzeratu behar funtsezkoak diren jarduerak. Udaran egin behar ziren jarduerak, meteorologia hobearekin eta trafiko gutxiagorekin, azaroan egiten ari dira». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!