Hernanik, aurrerantzean, Azaroak 25 plaza izango du

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 00:00
Plaka dagoen lekua.

Ostegunean inauguratu zen eta Txaro Roman erail zuten lekua da, Txantxangorri parean.

Ostegunean inaguratu zen Azaroak 25 plaza, orain arte, Urbieta kaleko zati izan dena. Herriko kale izendegia aldatzeko lanean dihardu Hernaniko Udalak, Berdintasun Kontseiluak sustatuta. Hori dela eta, aurtengo ekainean, Udal Plenoan onartu ziren zenbait kaleren izen aldaketak, eta lehena hauxe izan da: Azaroak 25.


Azaroak 25eko plaza, osteguneko manifestazioaren amaieran inauguratu zuen Hernaniko Udalak, Berdintasun Kontseiluko eta Koordinadora Feministako kideekin batera. Batetik, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakume guztien oroitzaz, hain justu, Txaro Roman herrikidea erail zuten plazan. 


Bestetik, orain arte feminismotik egindako lana aitortzeko eta aurrera begirako konpromisoa adierazteko, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen askatasunaren alde. Pasa den ostegunean eta egunero delako azaroak 25.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!