Mikologia saioa gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 00:00

Gaur, mikologia saioa eskainiko du Zilegi Eskolak, Biterin. Igor Garmendia astigartarrak perretxikoen gainean jakitekoa azalduko du 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da, baina komeni da izena ematea: zilegieskola@aek.eus helbidean edo 663 04 33 14 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!