Galdu ezin den mahai-ingurua, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 00:00

Euskara Ari Du-tik kirolean ere euskeraz egin daitekeela adierazi nahi dute. Horretarako eta Kirolean Euskaraz ekimenari indarra emateko, kirol munduarekin lotura duten pertsonaiez osatutako Euren hautua, euskara mahai-ingurua antolatu dute gaur Biterin, 19:00etan. Saioa osatuko dute Iñaki Artola pelotariak, Maitane Urbieta kazetariak, Maialen Chourraut piraguistak eta Maialen Lujanbio bertsolariak, besteak beste.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!