Neguan errepideaz modu seguruan gozatzeko aukera, aurretik autoaren errebisioa eginda

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00
Talleres Juantxo, Altzea Automecánica eta Motos Santi tailerretako adituek, negurako hainbat aholku eman dituzte.

Negua ate joka dugula eta, errepideaz eta automobilez  modu seguru batean gozatzeko, errebisio orokorrak eta konponketak egiten dituzten makina bat tailer daude Urumea bailaran, hala nola, Talleres Juantxo, Motos Santi eta Altzea Automecánica.

Hotza gerturatzen ari den honetan, laster joko dute atea elurrak zein izotzak. Askok aterako zituzten dagoeneko etxean goxo-goxo egoteko neguko mantak eta galtzerdi potoloak. Izan ere, tenperaturak jaisten doaz, eta gorputzak hori nabaritu egiten du. Gezurra badirudi ere, autoetan berdina gertatzen da: hotza datorrenean, kotxeetan aldaketa nabaria da, barrutik zein kanpotik. Gainera, gainean dauzkagu hotz gehien egiten duten hilabeteak: abendua, urtarrila eta otsaila.

Hau kontutan izanik, Kronikak Urumea bailarako kotxeetan adituak eta espezializatuak direnekin jardun du, herritarrei hainbat gomendio helarazteko, eta kotxea puntu-puntuan izateaz gain, neguan egitekoak diren kotxe zainketen nondik-norakoak zeintzuk diren jakiteko. Hauek dira Urumea bailaran motor munduan adituak diren  hainbat enpresa: tailerretan, Talleres Juantxo, Motos Santi eta Altzea Automekanika; lunaren erreparazioan, Glassdrive Hernani; karrozerian, Carrocerias Landare; garbiketan, Krasimir; eta azkenik, aseguruetan, Hator eta Catalana Occidente.  Hori horrela, hotza egiten duten egun horietan autoa zaintzeko pausu eta aholku batzuk ezarri ditugu. 

 

Errebisioa eta bateria aldaketa

Orokorrean, bateria da tenperatura baxuak eragiten dituen kalteak jasaten dituen elementu mekaniko nagusia. Adituen arabera, hotzarekin batera, autoan urte batzuk daramazkiten bateriek, bat-batean bateria osoa deskargatzeko arriskua dute eta errekuperatzeko gaitasuna galdu dezakete. Horretarako, lehenik eta behin, bateria noiz instalatu zen egiaztatu behar da, 4 eta 6 urteren buruan eraginkortasuna galtzen baitute. Hori kontutan izanik, bateria bataz besteko adin horretan badago, adituek bateria aldatzea gomendatzen dute. Gertatu daitekeelako goiz batean autoa martxan jarri nahi eta bateriarik ez izatea.

Gaua kanpoan pasatzen duten auto zein motoek «gehiago sufritzen dute» hotza egiten duelako, eta honen ondorioz, ibilgailuaren mekanizazioa hoztu egiten da, ibilgailua martxan jartzeko arazoak eraginez. Hori horrela, bailarako adituek diote, gomendagarria dela negurako errebisio bat egitea: bateria begiratu neumatiko berriak jarri…Eta horretarako prest daude bailarako hainbat tailer.

Altzea Automecánicak mota askotako zerbitzuak eskaintzen ditu, haien artean; IATaren aurreko azterketa: «egiten ditugu kontrolak nibeletan, adibidez: frenometroa, suspentsioak eta eskapeko gasak. Ajusteetan ere adituak gara, adibidez: neumatikoetan eta frenoetan».

 

Neumatikoen egoera kontrolatu behar da, eta gehiago euria datorrenerako.

 

Neumatikoak, oinetakoen antzera

Oinak bustita eta hotzak egonez gero, gorputza ere hoztu egiten da. Horregatik, oinetako eroso eta beroak erosteko joera dute herritar askok, oinen osasuna kontutan hartuz. Ibilgailuekin antzerako zerbait gertatzen da, izan ere, autoek oinetan zapata gisa, neumatikoak dituzte, eta gizakion antzera, neguan mota bateko oinetakoak eta udan, berriz, beste batekoak erabiltzen dituzte. Neguan neumatiko gogorragoak behar dira, izan ere, tenperatura aldaketak presioa gutxitzen du eta arriskutsua izan daiteke.

Motos Santik dio garrantzitsuak direla gurpilak, batez ere neguan: «klima aldaketekin, oso garrantzitsua da neumatikoak modu egokian izatea, eta ez bakarrik tenperatura baxuengatik, baizik eta euriagatik. Honek garrantzi haundia du moto zein autoetan». 

Neumatikoen presioaren garrantziaz hitz egin du Talleres Juantxok, eta dio kontutan eduki behar dela gurpilen presioa egokia den edo ez; «guk errebisioak egiten ditugu, izan orokorrak edo espezifikoak. Negua dator eta kotxe batek, euritarako eta Euskal Herrian ditugun eguraldietarako gurpilak  modu egoki batean eduki behar ditu, errepide bustirako prest. Gidaria seguru joan dadin».

Presio desegokiarekin zirkulatzen baduzu, neumatikoek azkarrago higatzeko arriskua izango dute, eta lehertzeko arriskua ere hortxe dago. Gainera, gaizki puztutako neumatikoekin itsaspena okerragoa izango da eta erregai gehiago kontsumituko duzu. Beraz, zure neumatikoen presioa erregulartasunez egiaztatzea gomendatzen dute Hernaniko motor munduko adituek.

 

Hozteko likidoaren egoera, neguan

Bateriaz gain, kontutan hartu beharreko beste alderdi mekaniko bat, hozteko likidoaren egoera egiaztatzea da, batez ere zero azpiko tenperaturetan. Hori horrela, honen errebisioa beharrezkoa da. Likidoak kolore bizia badu (horia, gorria edo berdea), nahiko ziur egon gaitezke egoera ezin hobean dagoela. Aldiz, kolore zikinagoa badu, hondatu egin da seguruenik. Hala ere, zalantzaren aurrean, hozteko likido berria jartzea da gomendagarriena, eta ez-jakintasunaren aurrean berriz, aditu batengana jotzea egokiena.

 

Motorra ralentian berotzen uztea

Autoaren mekanikak, askotan ez du hotza ondo jasaten, eta denbora behar izaten da motorra eta gainerako mekanizazioa ondo berotzeko. Beraz, goizetan autoa abiaraztean, ezinbestekoa da minutu gutxi batzuk itxarotea motorrak eta inguruko fluido nagusiek gutxieneko tenperatura hartu arte. Fluido nagusi hauek izan daitezke, olioa, direkzio likidoa… Ez bada autoa berotzen uzten, honek kalte haundiak ekar ditzake aipatutako mekanizazioan. Hau batez ere, garrantzitsua da turboan, besteak beste. Beraz, kontutan izan behar da, olioak tenperatura pixka bat hartu arte eta orokorrean autoa berotu arte, itxarotea gomendatzen dutela adituek.

 

Aire girotua kargatzea

Aire girotuaren kontrola eramatea ere garrantzizkoa da. Izan ere, aire girotua, aire lehorra da eta nabarmen laguntzen dio ibilgailuaren lunako lurruna kentzen, eta bisibilitatea izaten.


Haizetako-garbigailuak 
(Limpiaparabrisasak)

Hotzarekin, autoak hoztu egiten dira, eta gehiago kalean egiten badute lo. Klimaren araberakoa izaten da baina, izotz asko eginez gero, haizetako garbigailuak (limpiarabrisas) altxatzea komeni da: «goma aurreko edo atzeko lunari itsatsita geratu, eta hautsi ez dadin». Horrez gain, haizetakoa garbitzeko likidoak egoera likidoan gradu batzuk zero azpitik jasaten duela egiaztatu behar da; bestela izoztu egingo da eta momentu horretan bere balioa galduko du, motorraren beroak likidoa urtzen duen arte behintzat.

 

Negurako autoaren aurretiazko errebisio bat egitea gomendatzen dute adituek, hala nola, bateriaren egoera begiratu, olioaren nibela errebisatu...

 

Neguko materialak, beharrezkoak

Adituek gomendatzen dute ibilgailuaren barruan plastikozko paleta bat eramatea hotza egiten duenerako; aurreko lunan pilatutako izotza kentzeko. Merkatuan saltzen dituzte une batean izotza kentzen duten antikonjleanteak, baina bailarako mekanikoen arabera ez dira gomendagarriak, haizetako garbigailuen goma kaltetu dezaketelako.

 

Luneta termikoaren funtzionamendua kontrolatzea

Atzeko luna termikoaren funtzionamendua egiaztatzeak badu bere garrantzia, atzean zer geratzen den jakiteko. Honek funtzionatzen ez badu, tailer batera eramatea aholkatzen da, atzeko lunaren zirkuitu elektrikoa berrikusteko.

 

Berogailuen sistema berrikustea

Alderdi oso garrantzitsu bat da berogailuak funtzionamendu egokia izatea. Berogailuaren erradiadorea ez da motorrarena bezain haundia. Hala, barruko zikinkeria apur batek ez du inolako eraginik motorraren funtzionamenduan, baina berogailuaren erradiadorea, esan bezala, askoz ere txikiagoa da, eta oso erraza da hondatzea.

Motorrak tenperatura ondo hartu arren, berogailurik ez badu, berogailuaren irteera bero dagoela egiaztatu behar da. Bestela, horrek esan nahi du, ez dagoela ur beroaren pasabiderik sarreraren eta irteeraren artean, obstruituta dago eta. Kasu honetan, produkturen batekin garbitzeko aukera dago, baina aholkurik onena konfiantzazko tailer batera joatea da, kasu honetan Talleres Juantxo, Motos Santi edo Altzea Automecánica;  autoa mantentzeko, berokuntza-erradiadorea eta autoaren hozte zirkuitu osoa behar bezala eta zorrotz garbitzeko.

Herritar orok kontutan izan behar du neguan gaudela, eta prebisioak izatea ez dagoela inoiz soberan, gogoan izan: kateak, mantak eta erregai depositua ahalik eta beteena eramatea.  Neguak ez du barkatzen, eta eguraldi aldaketa bortitz batek, egoera larri batean koka gaitzake, eta prestatuta ez badaude are eta okerrago batean. Neguari aurre egiteko aholku batzuk eman dituzte bailarako mekanikoek: beraz, autoa behin prest edukita, neguko magiaz gozatzeko aukera izango duzu, seguru!

 

Errebisio orokorrak negurako, modu seguru batean gidatzeko

Garai hotzetarako beraz, autoaren errebisio orokor bat egitea ez dago inoiz soberan, eta horretarako prest autoen mekanizazioan adituak diren Talleres Juantxo, Motos Santi eta Altzea

Kotxeko argiek ondo funtzionatu behar dute ilunabarrean hobeto ikusteko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!