Txantxangorriren Itsas Arrantza Txapelketa, abenduaren 11n

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00

Hondarribian jokatuko da, goizeko 07:00etatik 11:00etara. Izenemate epea zabalik dago, datorren ostiralera arte, elkartean. 

11garren edizioa izango du aurten, Txantxangorri elkartearen Itsas-Arrantza Txapelketak. Eta abenduaren 11n jokatuko dute, Hondarribiako kai-muturrean, goizeko 07:00etatik 11:00etara.

Eta parte hartzeko, zabalik dago izena emateko epea, datorren ostiralera arte; abenduaren 3ra arte: arratsaldeko 19:00etan itxiko dute epea. Prezioa 20 eurokoa da, Txantxangorriko bazkide direnentzat; eta 30 euro, bazkide ez direnentzat. Elkarteko iragarki taulan daude parte hartzeko oinarriak. Esaterako, derrigorrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzaren arrantza lizentzia izatea.

 

Partehartzaile guztiek, saria

Txantxangorrik jakinarazi duenez, partehartzaile guztiek izan­go dute saria. Aurreneko hiru sailkatuek Gabonetako saskia jasoko dute; eta laugarren postutik atzera saikatzen direnek, produktu sorta bat eramango dute etxera. Gainera, bi lagunentzako bazkaria ere zozketatuko dute, Itxas-Buru sa­gardotegian, partehartzaileen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!