Irabazi beharreko partidua daukate trikoloreek gaur, Eibarren zelaian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 27a, 00:00

Beñat Arizeta, zaleak atzean begira dituela, aurreko larunbatean Landaren.

Unben jokatuko dute, 16:00etan. Lau puntuak lortzea ezinbestekoa dute, igoeraren lehian.

Oso lehiatua ari da izaten, mutilen Ohorezko B Mailan, denboraldiaren aurreneko fasea. Eta horregatik, berebiziko garrantzia dauka partidu bakoitzak, eta puntuak launaka (edo bosnaka) pilatzeak. Hiru kontrario gogor dauzka Hernanik, A multzoko goiko aldean: Independiente, Pasek Belenos eta Getxo. Eta aurreneko fasea ez da luzea izango, itzuli bakarra jokatuko baitute: 11 partidu guztira.

Horregatik, eta hurrengo fasera hiru talde bakarrik sailkatuko direla kontutan hartuta, irabazi beharreko partidua daukate trikoloreek gaur, Eibarren. 16:00etan jokatuko dute Unben, eta Eibar izango dute aurrean, jokatutako bost partiduetatik bi irabazi dituen taldea. Jasotako porrotak, ordea, ez dira nolanahiko kontrarioekin izan: Getxok, Ourensek eta Independientek hartu dute mendean. Beraz, orain arteko emaitzak alde batera utzi, eta bere onena emateko prest zelairatu beharko dute hernaniarrek, berriro ere bost puntuak ekartzeko asmoz. Puntu bakoitza izan baitaiteke erabakigarria azkenean...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!