Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, kontzentrazioak izan da gaur eguerdian, udaletxeko arkupeetan. Arratsaldean, 19:00etan, Emakumeon Etxean deitutakoa izango da Joseba Barandiaran plazan; eta, ondoren, 20:15etan, manifestazio isila egingo dute, «euriak baimentzen baldin badu».