Unax Uralderen argazkia, saritua

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 25a, 00:00
Unax Ugalde Hernaniko Institutuko ikaslea, argazki sarituarekin.

Zientzia asteko ekimenen barruan, Bilbon izandako Argazki geologikoen XIII. edizioan saritua izan zen Hernaniko Institutuko Unax Uralde Alcoba ikaslea. Hirugarren saria jaso zuen eta, argazki ederra ateratzeaz gain, izenburu eta azalpen geologiko egokiak aukeratu zituen Unaxek sari hau lortzeko. Hernani Institutuko Biologia eta Geologia mintegitik ikasleak horrelako lehiaketetan parte hartu dezaten animatzen dituzte, arloaren garrantzia egungo gizartean balorean jarri nahian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!