Odol emaileentzako dominak eta diplomak banatuko dira larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 24a, 00:00

Errioguardan bazkaldu eta banatuko dituzte sariak eta bertan Francisco Javier Regaladok 125 odol emateren omenaldia jasoko du.

Bailarako odol emaileentzat egun berezia izango du larunbatekoa. Urteroko omenaldia jasoko dute odol emaile desberdinek egin dituzten odol emateen arabera. Diplomak eta dominak banatuko dira eta hori guztia Errioguardan izango da.

Kopuru borobilak egiten dituzten herritarrei egingo zaie omenaldia eta pandemia aurretik Urnietan eta Andoainen egin ziren azken bi ekitaldiak. Joan den urtean herri bakoitzak berea egin zuen eta aurten ere horrela mantenduko da.

Errioguardan topatuko dira odol emaileak eta bertan banatuko dituzte diplomak eta dominak. Udaletxeko ordezkariak ere parte hartuko dute. Bazkaria aurretik argazkia aterako dute.

Aipagarria da Francisco Javier Regalado Herrerok jasoko duen omenaldia. 53 urteko hernaniarrak 125 odol emate egin ditu. 75 odol emateagatik saritua izango da Jose Antonio Sanz. 50 odol emate egiteagatik Martin Ansa, Juan Jose Goenaga, Iñaki Illarramendi, Joseba Iurramendi eta Julian Perez omenduko dituzte. 40 egiteagatik Mari Carmen Alkorta, Mari Jose Garcia, Itziar Goikoetxea eta Ana Isabel Rodríguez eta 25 odol emate egiteagatik Benito Gonzalez, Francisco Martin, Marcos Ormazabal, Aitor Sanz, Jesus Mari Ubarretxena, Agustin Urretabizkaia eta Amaia Alkorta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!