Apeadero ondoko igogailua ezingo da erabili astegunetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 24a, 00:00

Renfeko apeaderoko igogailuaren egurrezko pasarelan obrak hasi ziren atzo, asteartean. Lanek dirauten bitartean, igogailua ezingo da erabili, asteburuetan izan ezik. 

Astigarragako musika eskolak gaur eta etzi ospatuko du beste urte betez Santa Zezilia eguna. Musikalean ekitaldia antolatu du eta triki eta panderoen kalejira egingo dute Kontxa Etxeberria Plazan zehar, 18:30etatik 19:00etara. Bestetik, etzi Dobat eta K.A taldeen kontzertua antolatu da Kontxa Etxeberrian, 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!