Lanak, Orkolaga Plazan eta Perkaiztegin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

Orkolaga Plazan biharko auto guztiak kendu beharko dira. Horrez gain, Perkaiztegi kaleko azken zatian, eskubiko aldean, hesiak jarriko dituzte autoak bertatik kentzeko. Izan ere, asfaltatu aurretik, ubidea berritu behar dute zati horretan. Martxa hori hartuta, gaur, Perkaiztegi kalean ubidea berritzeko lanei ekingo diete. Bihar, berriz, Orkolaga Plaza asfaltatzen hasiko dira eta, horretarako, inguru guztia itxiko da. Etzi, ostegunean, margoketa lanak egin eta plaza irekiko dute. Egun horretan, Perkaiztegi kalea asfaltatzen hasiko dira, eta kalea guztiz itxiko da, garajeetako sarrera eta irteera egiteko izan ezik. Azkenik, ostiralean, Perkaiztegiko zonaldeko lanekin amaitu eta margoketa lanak egitea aurreikusi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!