Dantzan aritu ziren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

Tilosetan 10 eta 11 urtetako ikasleak dantza hasi aurretik.

Eskola kirolaren barruan Hernaniko ikastetxe ezberdinetako ikasleak dantzan aritu ziren pasa den larunbatean Tilosetan. Elizatxo, Urumea eta Langile ikastoletako 8, 9, 10 eta 11 urtetako gazteek gorputza mugitu zuten ordu betez Elene Carreto sortzaile, dantzari eta irakaslearen agindupean. Gero eskoletako taldeak banan banan igo ziren kioskora ikasitakoa erakustera dantza osatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!