Portun Trankazeko presa txikia zati batean eraisteko lanetan ari da Ura

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

Portu errekako lanak hasi dira.

Eskuinaldea iragazkortzen ari dira, bertatik arrainak errazago ibili daitezen.

Uraren Euskal Agentzia, Trankazeko presa txikia zati batean eraisten ari da, Hernaniko Portu errekastoan, errekak Urumean duen bokaletik kilometro bat gora, A-15 autobiaren eta Madrid-Hendaia trenbidearen artean. Presa txiki hori ur-maila hazarazteko erabiltzen zen, eta ura hartzeko instalazio baten parte zen. Konzesioa iraungita zegoen. Inbertsioa 30.000 eurokoa (gehi BEZa) izan da, eta hiru aste ditu gauzatzeko.

Lanek hein handi batean berreskuratu nahi dute ibaiak tarte horretan zuen egoera: hartara,  7 metroko luzera eta 2 metroko altuera duen presa eraistea de xedea,  espezieen joan-etorri naturala lehengoratzen laguntzeko. Zehazki, presa txikiaren 5,6 metro eraitsiko dira, ezkerreko ertzari atxikitako 1,4 metroak mantenduz: ibaiertz hori ezegonkortzea saihesteko, bertatik saneamendu-kolektore bat igarotzen baita.

Era berean, eskuinaldea leheneratuko da, eskuineko ertzeko hormigoizko horma 30 metrotan zehar kenduz eta erribera hori etzanez, ibairako hedapen-eremu bat sortuz. Gainera, bere garaian ura hartzeko erabili zen metalezko egitura bat kendu da; baita ura hartzeko tresneria gordetzen zuen etxola bat ere. Lanek espezie autoktonoak landatzen jarraituko dute, ibaiertzak egonkortu eta bertakotzeko, eta emarien etengabeko jarioak sortzen duen higadura naturalari aurre egiten laguntzeko.

Ibaian bizi diren espezieek ugalketa- eta elikadura-habitatak aprobetxatzea, populazioen arteko truke genetikoa erraztea eta haien kalteberatasuna murriztea edo sedimentuen garraio naturalaren dinamika berreskuratzea errazten da. Udalaren laguntza dute lanek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!