Haurren sexu-abusuaren prebentzioa ikasketa programetan sartzea eskatu du Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

Euskal erakundeetan adierazpen instituzional bat onartzea proposatuko du. Inplikazio aktiboa izateko deia egiten da delitu larri horren zantzuak identifikatzeko eta prebenitzeko, biktimak babesteko eta kalteak mugatzeko.

Elkarrekin Podemos IUk eskatu du euskal hezkuntza sistemaren barruko ikasketa-programetan haurren sexu-abusuaren prebentzioa integra dadin, delitu hori hautemateko tresnak eskura izan ditzaten adingabeen eta gazteen zaintzan inplikatuta dauden hezkuntza-komunitatea, osasun-langileak eta irakaskuntzako langileak.


Eskari hori Elkarrekin Podemos IUk euskal erakunde guztietan onartzeko proposatuko duen bederatzi puntuko adierazpen instituzional batean jasotzen da; hain zuzen ere, Elkarrekin Podemos IUk ordezkaritza duen erakunde guztietan aurkeztuko da pasa den ostiralean azaroaren 19an, haurren sexu-abusuaren prebentziorako munduko eguna dela eta.

«Haurren sexu-abusua bizitza osoan nozituko dute eta sustsitzaileenetako bat da»
Haurren sexu-abusua, adierazpen instituzionalean ikus daitekeenez, arazo kezkagarria da mundu mailan, eta «indarkeria suntsitzaileenetako bat» da jasaten dutenen kasuan, «abusu horien ondorioak bizitza osoan nozituko dituzte». 


Podemosek gaineratzen duenez, «horri guztiari gehitu behar zaio gaur egun daukagun laguntza terapeutiko psikologiko eza; horrez gain, maila judizialean delitu asko preskribatu dira biktima gertakariak salatzera ausartzen direnerako. Izan ere, ez da ahaztu behar haurren sexu-abusuen inguruko funtsezko arazoa dela oraindik ere errealitate hori oso isilarazita dagoela, arazo hori isilean gertatu delako eta abusuak ezkutatzeko tradizio luzea dagoelako. Horregatik, gero eta beharrezkoagoa da arazo larri hori azalaraztea, gure gizartearen eszena politikoan eta publikoan».


Podemos alderdiaren oharrean haurren sexu-abusuari dagozkion dimentsio desberdinek administrazioko hainbat agenteren eta organoren esku-hartzea eskatzen dute. «Haurtzaroko sexu-abusuen aurrean erakundeek emandako erantzunen azterketan eta hobekuntzan aurrerapausoak eman badira ere (Euskadin kasu horietarako jarduteko jarraibideak jasotzen dituen gida bat dago, Arartekoak egindakoa, adibidez), oraindik lan handia dago egiteko prebentzioaren, detekzio goiztiarraren eta biktimen babesaren arloan, bai eta ez errepikatzeko eta erreparaziorako bermeak lortzeko ere». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!