Euskal Ligan garaipena eta porrota, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 23a, 00:00

Jubenil mailako bi taldeek garaipena lortu dute: 3-0 emaitzarekin. Euskal Ligako mutilek ere garaipena lortu dute. 

Mota guztietako emaitzak izan dira asteburuan Hernanirentzat. Hala ere, garaipenak gehiago izan dira porrotak baino. Infantilen mailan, Hernani 1 eta Hernani 2 taldeek indarrak neurtu zituzten eta 2-3 irabazi zuen Hernani 2 taldeak. Hala ere, lehen urteko infantilak gogotsu aritu ziren.

Kadete nesketan, lau taldeek  etxean jokatu zuten. Hernani 1 taldeak 3-0 gainditu zuen Hondarribiako Talaia Institutoa B. Hernani 2 taldeak, 0-3 galdu zuen Talaia Instituto A taldearen aurka. Hernani 3 taldeak, berriz, erraz gainditu zuen Goierri, 3-0 geldituz. Eta Hernani 4 taldeak, 0-3 galdu zuen Arizmendi Aretxabaleta taldearen aurka jokatuz.

Kadete mutilek, 0-3 garaitu zuten Hernaniko infantil taldea. Jubenil mailan, berriz, neskek zein mutilek, aurkariak gainditu zituzten. Neskek Toloboleiren aurka 3-0 irabazi zuten, eta mutilak emaitza berdinarekin, Tecnun taldearen aurka nagusitu ziren: 3-0. 
Euskal Ligari dagokionez, igandean jokatutako partiduetan emaitza ona lortu zuten mutilek, izan ere, 1-3 garaitu zuten Arizmendi. Nesken kasuan, ez zen garaipenik lortu. Etxetik kanpo jokatu zuten hernaniarrek, Gasteizen hain justu. Jatorkide taldea nagusitu zen partiduan, 3-0 irabaziz Hernaniri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!