Mugimendua, sormena eta dantza landuko dituzte bihartik hasita

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 22a, 00:00

Oreretako Lekuona Fabrikan egingo dute topaketa, abenduaren 22an.

Hiru saiotako tailerra da, Kulturarteko Plaza Feministan, 19:00etatik 21:00etara. 

Saretuz  proiektuak proposatzen du dantza garaikidearen bitartez «elkarren artean ikastea, laguntzea, ezagutzea eta elkarbanatzea». Horretarako, hiru saiotako tailerra antolatu dute, eta bihar izango da lehenengoa.  Kulturarteko Plaza Feministan   izango dira topaketa guztiak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Gainerako bi saioak azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako antolatu dituzte.

Mugimendua, sormena eta dantza landuko dituzte. Gainera, proiektua Hernanin, Astigarragan eta Oreretan egingo dute, «hiru emakumeen etxeen arteko sarea sortuz». Ondoren, herri bakoitzean abiatutako sormen prozesuei itxiera emateko asmotan, topaketa antolatuko dutela aurreratu dute antolatzaileek. Lekuona fabrikan izango da hori, abenduaren 22an, arratsaldean.

Izena eman behar da
Interesa dutenek, izena eman dezakete kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzita edo 943 33 70 17 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!