Azken sarrerak, Olatz Salvadorren kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 22a, 00:00

Musikari donostiarra ostegunean igoko da Biteriko oholtza gainera, 19:30etan. Sarrerak salgai daude leihatilan edo 'kultura.hernani.eus'.

Azaroko kultur agendaren barruan, Olatz Salvador musikari donostiarraren kontzertua izango da ostegun honetan, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.

2021ean kaleratutako bigarren lana aurkeztuko du: Aho Uhal.  12 kantuz osatutako lan kontzeptuala da diskoa, kolaborazio esanguratsuak izan dituena: hitzetan, Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariak; eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta Idoia Asurmendi artistak, besteak beste.

Emanaldiaz gozatzeko azken sarrerak salgai daude  8 euroan, Biteriko leihatilan edo, bestela, online kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!