Ostiralean agurtu zuten Antzerki Zikloa

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 21a, 00:00

Nerea Mazo 'Ameriketako bidaia' antzerkian, Biterin.

Joan den ostiralean eman zioten amaiera Antzerki Zikloari. Hiru egunez luzatu zen egitaraua, eta Biteriko areto nagusia jendez bete zen agendako egun guztietan. Euskerazko bi antzerki eta gaztelaniazko bat izan dira txanda honetako proposamenak, eta genero anitzetako obrekin gozatu dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!