Bi hitzaldi datorren astean 1200eko gertaeren inguruan, Hernani Errotzenek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 20a, 00:00

Bi hitzaldiak euskeraz izango dira, Biteriko ikastaro gelan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera, eta musukoa eraman beharko da. 

Datorren asterako bi hitzaldi antolatu ditu Hernani Errotzen elkarteak. Hitzaldi hauetan, 1200eko gertaerak jarriko dira erdigunean. Izan ere, urte horretan, «Gaztelako Alfonso VIII.aren tropak sartu ziren oraingo Araba, Gipuzkoa eta Durangaldeko lurretan. Lurraldea inbaditu zuten, eta bertako biztanleria mendean hartuta, Espainia gaztelarren proiektura atxikitu zuten» azaldu du Hernani Errotzenek.
 
Datorren asteartean, Iñaki Lopez de Luzuriaga idazle, itzultzaile eta wikilariak 1199-1200 urte arteko gertakariak kontatuko ditu: «Gasteiz setiatu zutenekoa, Nafar erresumaren testuinguruan nazioarteko jokoa, Erromako elizaren akuilatzea...». 

Azaroaren 25ean, berriz, Joxe Mari Iturrioz irakaslearen bisita izango dute hitzaldira bertaratzen direnek. Iturriozek,  Oiartzungo Beloaga gaztelua nola berreskuratu duten kontatuko du: «oiartzuarren ekimenez, ahaztuta zegoen gazteluaren aztaRnak aurkitu, eraikina berreskuratu, eta egungo oroimen historikoaren ildotik landuta, guregana ekarri dute». 

Datorren astean Hernani Errotzenek antolatutako bi hitzaldi hauek, euskeraz izango dira, Biteriko ikastaro gelan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera bi hitzaldiei, eta musukoa eraman behar dela gogorarazi dute antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!