Badago jendea oraindik, beldurra diona hortz klinikara joateari, Covid-19aren eraginez. «Etortzean esaten digute, zalantzan zeudela etorri edo ez, beldurragatik», kontatu dute Akoi hortz klinikatik. Eta horregatik, lasaitasun mezua helarazi nahi diete horiei guztiei. Izan ere, hortz kliniketan betidanik izan dute protokolo zorrotza: paziente bakoitzaren ondoren, den-dena desinfektatzen dute. Eta horri, aireztatzea gehitu diote orain. Akoin, gainera, aukera ezin hobea dute horretarako: oso leiho handiak dauzkate.
Denak daude txertatuta klinikan, eta pandemiaren garai gogorrenetan ere, ez dute kutsatzerik izan. Gainera, ondo hausnartu eta zentzuz hartu dituzte neurri guztiak, betiere pazienteen segurtasunera begira.
Pazienteak lasai eta beldurrik gabe joatea nahi dute, toki seguruenetakoa baita hortz klinika.