Laugarren garaipena lortu eta sentsazio onak berretsi nahian, Uribealdea hartuko du Hernanik Landaren

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 20a, 00:00

Xabier 'Xabo' Garmendia Landareko azken partiduan.

Gaur arratsaldeko 16:00etan jokatuko du mutilen Ohorezko B Mailako taldeak, ligako bosgarren partidua. 23 urtez azpikoek Zaragozan Fénix izango dute gaur aurkari.

Hernanik azken bi partiduetako bolada onari eutsi nahi dio gaur Landaren Ohorezko B Mailako bosgarren jardunaldian. Horretarako Uribealdea talde bizkaitarra gainditu beharko du, 16:00etatik aurrera.


Hernanik hiru partidu ditu irabazita lau jardunalditan eta gaurko aurkariak bakarra du irabazita, Palentzian, bigarren jardunaldian. Hernanik eroso irabazi beharreko partidua da, baina azaroaren 7an Santanderren partidua egin zioten Independienteri eta hori ere kontuan hartzekoa da. Asteburu honetan zaila izango da sailkapenean posturik irabaztea aurretik dauden bi taldeek, Belenosek eta Independientek, partidu erosoak baitituzte Palentzia eta Eibarren aurka. 


Patrick Polidorik zuzentzen dituen mutilek sentsazio onak izan dituzte Ourenseren aurkako azken minutuetatik aurrera eta gaur berretsi nahi dituzte Uribealdearen aurka.


23 urtez azpikoek ere gaur jokatuko dute denboraldiko hirugarren partidua. Zaragozara egingo dute bisita Fénixen kontra, 14:30etatik aurrera jokatzeko. Aurreko astean garaipen garrantzitsua lortu zuten Landaren VRACen aurka. Gaur ere irabazteko aukerak dituzte partidu bakarra irabazi duen taldearen kontra. sailkapenean bi tadeak launa puntu dituzte, baina Hernanik partidu bat gutxiago jokatu du.

 

Neskek bihar Arrasate-Ordiziaren aurka, Altamiran
Euskal Ligan Hernanik bihar jokatuko du partidua, eguerdiko 12:00etan, Ordiziako Altamira zelaian. Aurkaria Arrasate-Ordizia taldea izango da. Hernani da faborito argia partidua irabazteko. Arrasatear-ordiziar taldeak ez du partidurik irabazi oraingoz. 


Bestetik, 18 eta 16 urtez azpikoek gaur dituzte euren partiduak, Landaren, 12:00etan eta 10:30etan, Getxo aurkari gogorraren kontra.

Azeri Zaharrak bueltan dira gaur Iruñean
Aste honetan bueltan direnak beteranoak dira. 18:00etatik aurrera Iruñean jokatuko dute La Única rugby elkarteko Sai Zaharrak taldearen kontra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!