Ansa eta Martirenak debutatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 20a, 00:00

Ansa eta Martirenak debutatuko dute gaur

Binakako Erremonte Txapelketaren 3garren jardunaldian Juanenea eta Aizpururen kontra jokatuko dute 18:00etatik aurrera.

Kronikak Oriamendirekin batera, erremonte jaialdia antolatu du azaroaren 25ean, Galarretako frontoian, Kronikari bultzadatxo bat emateko asmotan. 

Motorrak berotzeko gaur Binakako Erremonte Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko da. 18:00etan Ansa II-Martirenak egingo dute debuta Juanenea-Aizpuru III.aren kontra. Azken hauek galdu egin zuten lehenengo partiduan Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka 40-28. Berriz galtzea eta batez ere punturik ez batzea arriskutsua izango da beraientzat.

Jaialdia 17:00etan hasiko da eta hirugarren partiduan estelar ikusgarria jokatuko da. Segurola eta Barrenetxe IV.ak, Urriza eta Larrañagaren kontra jokatuko dute. Partidu ezin hobea. Urrutia II.a eta Labakak, Loitegi eta Odeiren aurka jokatuko duten partiduak irekiko dute jaialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!