Talde nagusiak, Gasteizen eta Aretxabaletan bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 20a, 00:00

Hernaniko jokalari bat erasoan, taldekideak adi-adi begira dituela.

Jatorkideren kantxan ariko dira neskak, eta Arizmendiri egingo diote bisita mutilek.

Etxetik kanpo jokatuko dituzte Hernaniko bi talde nagusiek, asteburu honetako partiduak, Euskal Ligan. Bihar daukate hitzordua, biek ere.

Gasteizen ariko dira neskak, eguerdiko 12:00etan hasita; eta partidu zaila daukate: Jatorkide izango dute kontrario. Lau partidutik hiru irabazita, sailkapeneko bigarren postuan daude gasteiztarrak. Hernani bosgarren dago, jokatutako hiru partiduetatik bakarra irabazita.

Mutilek, berriz, Aretxabale­tan daukate zita, 11:00etan. Ariz­mendi izango dute aurrean, eta irabazi beharreko partidua da her­naniarrentzat, goiko postu­etan aritzeko. Orain arte, jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi ditu Hernanik, eta laugarren dago. Arizmendik partidu bakarra irabazi du, lau jokatuta.

Hernaniko kiroldegian, bestalde, sei partidu jokatuko dira gaur, guztira: goizeko 10:30etan neska kadeteen hiru talderenak; eta 12:30etan neska kadeteen laugarren taldearena, eta neska eta mutil jubenilak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!