'Lubaki lainotsuak' gaur, Antzerki Zikloarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 18a, 00:00

'Lubaki lainotsua' antzerkiko protagonistak.

Asteartean eman zioten hasiera hiru egunetako egitarauari, eta gaur bukatuko da. 19:30etan hasiko da, Biterin. Sarrerak salgai daude.

Gaur bukatuko da, Biterin, asteartean hasitako Antzerki Zikloa. Denera, euskerazko bi antzezlan eta gaztelaniazko bat izan dira aurtengo proposamenak. Gaurkoan, arratsaldeko 19:30etan, Lubaki lainotsua obra aurkeztuko du AXT Teatroak.

Aurreko ikuskizunetarako bezalaxe, sarrerak salgai daude interneten kultura.hernani.eus webgunean edo, bestela, Biteriko leihatilan.

 

Umeentzako saioa, larunbatean

Etxeko txikienek ere izango dute antzerkigintzaz gozatzeko tartea asteburu honetan. Hain justu, larunbatean, Alpha antzerkia izango da Biterin, eguerdiko 12:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!