Hirugarren postuan dago Hernani, Palentziaren aurkako partidua irabazi eta bost puntuak lortuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Bera Berak, Biarritzen aurka neurtu zituen indarrak igandean, Landaren.

Trikoloreak 3-66 nagusitu ziren, Ohorezko B mailan. 23 urtez azpiko taldeak lehenengo partidua jokatu zuen Landaren larunbatean, eta 19-7 garaitu zuen VRAC taldea. Eurochallenge txapelketa ere jokatu zen Landaren, igandean. 

Pasa den igandean Palentziaren aurka neurtu zituen indarrak Hernaniko talde nagusiak,  eguerdiko 12:30etan, eta garaipen ederrarekin itzuli zen etxera: 3-66. Talde trikoloreak jokatutako laugarren partidu hau, irabazi beharrekoa izan zen. Izan ere, Gaztelako taldeak, ordura arte ez zuen partidurik   irabazi eta azken postuan jarraitzen du. 

Hasieratik gailendu zen Hernani, entsaio eta jaurtiketarekin, 7 puntu lortuz. 14garren minutuan, Pepeluren entsaioa eta Anartz Elosegiren jaurtiketarekin, beste 7 puntu lortu zituzten. 

Jarraian, 17garren minutuan, Palentziak hiru puntu lortu zituen, zigor kolpearekin. Hala ere, Hernanik dagoeneko neurria hartua zion Palentziari, eta bide horretan jarraitu zuen. Pello Perezen entsaioarekin eta Anartz Elosegiren jaurtiketarekin, 3-21 jarri zuten markagailua. Lanaren ondorioz,  Hernanik lasai amaitu zuen lehen zatia: 3-35. 

Bigarren zatian, indartsu hasi ziren Hernaniko gazteak. Izan ere,   66garren minutuan, Aimar Gorrotxategiren entsaio eta jaurtiketarekin, beste 7 puntu lortu zituzten. Azken minutuetan ere, dena eman zuen talde trikoloreak, eta lortutako entsaio, jaurtiketa eta jokaldi paregabeekin, 3-66 amaitu zen partidua. 

Larunbat honetan etxean jokatuko du talde trikoloreak, arratsaldeko 16:00etan hasita,  sailkapenean 10garren doan, Uribealdea RKE taldearen aurka. 

23 urtez azpikoak ere, garaile 

Pasa den larunbatean, 23 urtez azpikoek lehenengo partidua jokatu zuten etxean, VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka. 19-7 irabazi zuten hernaniarrek, eta bide horretan jarraitzeko asmotan daude. Datorren partidua Zaragozako Pinares de Venecia zelaian izango dute, Fénix C.R. Zaragozaren aurka. Larunbatean neurtuko dituzte indarrak, eguerdiko 14:30etan hasita.

Igandean, Eurochallenge txapelketa jokatu zen Landaren, eta Biarritzek garaipena lortu zuen Bera Beraren aurka: (12-20).

Aduriz, garaile selekzioarekin

Asteburuan Portugalen jokatu zen atzeratutako Europako txapelketa, Coimbran. Bertan zen Iker Aduriz hernaniarra. Portugalen aurka jokatu zuen Espainiako selekzioarekin, eta  9-15eko garaipena lortu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!