Urrizak eta Labakak garaipena, debutean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Urriza, ezker paretean pelota jasotzen. Argazkia: Maialen Andres

40-32 garaitu zituzten Segurola eta Larrañaga Binakako Erremonte Txapelketan. 

Urrizak eta Labakak 40-32 irabazi zieten Segurolari eta Larrañagari, Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Sari Nagusiko partiduan. Txapelketako bigarren partiduan, txapelaren defendatzaileek txapela berriro janzteko hautagaitza aurkeztu zuten, baina oraindik oso goiz da horretaz hitz egiteko.

Beste behin ere, sendotasuna izan zen irabazleen arma nagusia. Urriza harresi bat izan zen defentsan, eta erasoan bikain aritu zen, ezker pareta oso ondo jota. Labakak ederki lagundu zion, partidu serioa jokatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!