'Maite zutenez inguraturik' agurtu zuten, Sendoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 00:00

Tilosetako kioskoan egin zioten omenaldia, pasa den ostiralean.

Hernaniko LAB sindikatuko kideek, pasa den ostiralean Sendoa Ugalde omendu zuten Tilosetan. Hitz goxoen eta hunkigarrien artean, honakoa gaineratu zuten: «Pasa den urriaren 14an gure kide Sendoa Ugaldek azken arnasak eman zituen. LABeko militante izan da urte luzez. Sindikatuaren eta langileriaren alde emandako guztia eskertzea zaila izango bada ere, gure eskertza xumea da gaurkoa. Agur eta ohore Sendoa!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!