Migrazinearen saio berezia etzi Goiz Eguzkin, bazkideei zuzenduta

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 00:00

'Almanya, bienvenido a Alemania' pelikula ikusteko aukera izango dute, bazkideek.

Arratsaldeko 18:30etan proiektatuko da 'Almanya, bienvenido a Alemania', Goiz Eguzkin.

Etzi, Migrazineaz gozatzeko aukera izango dute Goiz Eguzkiko bazkideek. Almanya, bienvenido a Alemania pelikula proiektatuko dute, arratsaldeko 18:30etan hasita. 

45 urtez Alemanian bizi ondoren, hirurogeita hamar urteko Hüseyin Yilmaz turkiarrak Turkian etxe bat erosi du eta beharrezko erreformak egiteko, bertara itzuli behar dutela adierazi dio familiari. Ideia ez da ondo hartzen eta eztabaida sutsuak sortzen ditu. Turkia utzi eta Alemaniara joateko moduari buruzko istorio zoragarria kontatzen da pelikulan zehar. 

Azaroaren 22an, La flor del desierto pelikula izango da Migrazineko protagonista, eta hilaren 24an, Kulturarteko Plaza Feministan ere proiektatuko dute. La flor del desierto pelikulak Waris Dirieren bizitza kontatzen du: ihesaldiak eta gerra zibila, besteak beste. Afrikar gazte eta ausart batek Europara nola emigratzen duen kontatzen da. 

Abenduaren 17an emango zaio amaiera Migrazineari Los duelos de la migración filmarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!