Chiapasko emakumeak erdigunean bihar, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 00:00

Egungo eredu energetikoa birmoldatzea proposatzen duen Goiener Elkartea bertaratuko da hitzaldira, «egoera ezagutu eta aldaketarako pausuak emateko». 

Etzi, arratsaldeko 18:00etan hitzaldi garrantzitsu bat antolatu du Mugen Gainetik elkarteak, Kulturarteko Plaza Feministan. 

Bertan, Espainiako elektrizitate enpresek Chiapasko emakumeengan duten eraginaren inguruan hausnartuko da, eta horretarako, Chiapasko Lilia Elena Iñiguez abokatu feminista, defentsa juridikoan aditua eta auzi estrategikoak genero, giza eskubide eta kulturartekotasun ikuspegitik lantzen dituena izango da hizlari nagusia. 

Bestalde, egungo eredu energetikoa birmoldatzea proposatzen duen Goiener Elkartea ere bertaratuko da, egoeraren berri emate aldera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!