Leokadisti Txistu taldeak kontzertua gaur eguerdian, arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 14a, 00:00

Gaur eguerdiko 12:30etan emango zaio hasiera, Leokadisti Txistu taldeak eskainiko duen azaroko kontzertuari. Udaletxeko arkupetan izango da eta txistularien errepertorioko obra ezagunez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Pandemiaren eraginez, urte eta erdi egon dira «ixilik» herriko txistulariak: «urriaren 31n, hasi ziren musika eskolako dultzainero, trikitilari, albokari, txistulari eta akordeoi joleak, igande eguerdietan herriko kaleetan jotzen. 1989an hasi ziren iganderoko saio hauekin eta , 2004az geroztik, txistulariek hiru bat kontzertu eskaintzen dituzte ziklo horren baitan», gaineratu dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!