Gaur emango zaio amaiera aurtengo XVIIgarren Garagardo Azokari, arratsaldeko karaokearekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 14a, 00:00

Gaur izango da garagardo azokaz gozatzeko azken eguna.

Eguerdiko 12:30etan, Palentzia eta Hernaniren partidua proiektatuko dute Atsegindegin, eta arratsalderako karaokea antolatu dute.

Pandemiaz geroztik, 2021eko XVIIgarren Garagardo Azoka izan da antolatu den lehenengoa, eta gozatu ederra hartu dute herritarrek, bapo jan eta mota askotako garagardoak dastatzen. Izan ere, guztira 16 garagardo mota daude  aukeran. Horien artean daude, esaterako; Paulaner (%4,2), Guinnes (%4,2), Basquelandeko beste lau garagardo, eta klubak egindakoa (%6,9).

Ostegunean eman zitzaion hasiera aurtengo garagardo azokari, eta laugarren egunarekin gaur emango zaio amaiera, XVIIgarren Garagardo Azokari.

Gaur azken eguna izanda ere, jarduera mordoa dago egiteko. Eguerdiko 12:00etan irekiko da barra, eta gaueko 00:00ak arte egongo da aukera garagardoak dastatzeko. Sukaldea eguerdiko 14:00etatik 15:30etara mantenduko da irekita, eta ondoren,  arratsaldeko 19:30etatik 23:00etara.

Eguerdiko 12:30etan,  Palentzia eta Hernaniren aurkako partidua proiektatuko dute Atsegindegin, urrutitik bada ere, Hernaniko jokalariek zaletuen oihua entzun ditzaten. Partidua emititu bitartean txorixoa eta kroketak jateko aukera ere eskaini dute antolatzaileek.

Arratsalderako, karaokea prestatu dute, modu ezin hobean agurtzeko XVIIgarren Garagardo Azoka. 

GAUR

12:00 Barra
12:30 Palentzia vs Hernani
14:00-15:30/ 19:30- 23:00 Sukaldea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!