Absolbituta, 79 urteko ama bortxatzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00

Tribunalak, berriz, bortxaketa egon ez zela adierazi du eta ez ohiko tratu txarren delitua leporatu dio.

79 urteko ama bortxatzeagatik akusatutako hernaniarra absolbitu egin du Gipuzkoako Auzitegiak bortxaketa delitutik. Hala ere, Tribunalak, berriz, bortxaketa egon ez zela adierazi du eta ez ohiko tratu txarren delitua leporatu dio: 8 hilabeteko espetxe-zigorra eta 1.900 euroko indemnizazioa amari eragindako kalte fisikoengatik eta psikologikoengatik.  Hernanin bizi den gizona 26 urteko kartzela-zigorra egotzi zioten 79 urteko amari tratu txarrak emateagatik eta bortxatzeagatik. Joan den ekainaren 21ean hasi zen epaiketa, biktimaren deklarazioarekin. Bost hilabeteren ostean,  aste honetan eman dute aditzera epailearen erabakia.

 

«Kontraesanak daude»

Gertaerak duela hiru urte izan ziren. Espetxean hainbat urte pasa ostean, akusatua amaren etxera itzuli zen, Hernanira. Emakumeak, momentu hartan, 79 urte zituen. Antza denez, bizilagun batek Ertzaintzara deitu zuen istilua sumatu zuelako 2018ko apirilaren 18an.

Orain, sententziak dioenari erraparatuta, frogatuta gelditu den bakarra da akusatuak bere amaren «bularra kolpatu zuela» eta haren «ahoa estali zuela eskuarekin, oihu egitea galarazteko asmotan». Gainerakoa argitzeko berriz, hau da, bortxaketa eta sexu-erasoen delituak, nahikoa froga ez dagoela ondorioztatu dute. Are gehiago, Tribunalaren esanetan, «kontraesanak daude» amaren testigantzetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!