Entzunaldia ezinbestekoa da gure bizitzan, eta ez dugu nahikoa baloratzen huts egiten hasi arte edo galtzen dugun arte. Hori gertatzen denean, ohartzen gara komunikatzearen, elkarri eragitearen, lan egitearen, arreta galtzearen eta abarren garrantziaz.
Aholku batzuk eman nahi dizkizuegu, zuen entzunaldia zuzena ez izan arren, harreman sozialak modu naturalean eta etengabean izan ditzazuen.
Adibidez, lagunekin edo senideekin afaria baldin baduzu, afaria antolatzen duen pertsonarekin hitz egin dezakezu, eta gaua atseginagoa egiten lagunduko dizuten hainbat eskaera egin: musika ez jartzea, gainerako gonbidatuei ez oihukatzea, poliki hitz egitea edo ahoa beteta dutenean ez hitz egitea (hori denok dakigu, baina, batzuetan, horrelako egoerak gertatzen dira).
Pertsona bakar batekin edo talde txiki batekin hitz egin nahi izanez gero, tarte hori leku lasai batean partekatzera gonbida ditzakezu; alegia, zalapartatik urrun (beste gela bat, kanpora joatea, eta abar).
Entzumen-galera duten pertsonek, batzuetan, entzumen-nekea izaten dute: etengabe zain egon behar izateak eta elkarrizketak ulertzeko lan egiteak dakarren esfortzua agortu egiten da. Horri aurre egiteko, onuragarria da tarteka atseden pixka bat hartzea, elkarrizketatik irtenda, eta minutu batzuetako buru-lasaitasuna ematea, girora itzuli aurretik.
Azkenik, eta ez da horregatik garrantzi gutxiagokoa, mahaian esertzen zaren tokiaren garrantzia nabarmendu behar da. Zentroan egotea komeni zaizu, inguruan pertsona kopuru handiagoa hartzeko. Horrela, hitzaren eta ezpain-irakurketaren alde ere egin ahal izango duzu (orain, maskarilla daramagunetik, horrek duen garrantziaz ohartzen gara). Egokiena mahaia borobila izango litzateke, eta horma batera begira kokatu, bizkarra soinurantz jarrita. Eta, zarata handia balego, hala nola, sukaldea, bozgorailuak edo inguruneko edozein zarata-iturri, saiatu ea aukeratzen foku horietatik urrun dagoen mahai bat.
AUDITEK
ELKANO KALEA, 35 - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com
