Euskal Ligako taldeek gaur jokatuko dituzte partiduak, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00

Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek gaur dute hitzordua, etxean: Haro eta Bera Bera izango dituzte aurrez aurre, 16:30etatik aurrera.

Partiduz josita dator asteburu honetako jardunaldia Hernaniko boleibol taldeentzat. Denera, 10 taldek jokatuko dituzte norgehiagokak gaur eta bihar. Kadete mailako nesken taldeak bihar du zita, Lasarten, Ostadarren aurka; gainerako guztiek, berriz, gaur neurtuko dituzte indarrak txapelketako beste taldeen aurka.

 

Euskal Liga, kiroldegian

Asteburuko protagonistak izango dira Euskal Ligako talde hernaniarrak. Izan ere, bi talde nagusiek etxean jokatuko dute gaurkoan. Emakumezkoek irekiko dute arratsaldeko txanda, 16:30etan hasita, Errioxako Haroren kontrako lehian. Joan den asteburuan atsedena izan zuten Hernanikoek, eta, geldialdiaren ostean, garaipenaren bila aterako da Aitor Lizarazuk gidatutako taldea.

Gizonezkoek, aldiz, 18:45etan dute partidua. Bera Bera izango dute aurrez aurre, txapelketako laugarren jardunaldian. Joan den astean Navarvoleiren aurka 3-1 galdu ostean, hernaniarrek gogotsu hartuko dute erronka.

Bestalde, gaur 12:00etan, infantil nesken zein mutilen partiduak izango dira kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!