Nesken Eurochallenge partidua jokatuko da bihar, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00

Hernaniarrak 'touch' alboko sakean, Ourenseren kontrako partiduan, Landaren.

Bera Bera eta Biarritz-Hasparren izango dira aurrez aurre, 11:30etatik aurrera.

Eurochallenge txapelketa jokatzen hasi ziren aurreko astean Bera-Bera, La Unica, Peyrehorade-tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren. Hegoaldeko bi taldeek Iparraldeko bi taldeak garaitu zituzten eta, aste honetan, berriz ere elkarren aurka ariko dira. Bera Berak Biarritzen kontra, 11:30etan, Landaren jokatuko du Donostiako zelaia Behobia dela eta ez delako prest egongo.

 

Hernanik Palencian jokatuko du bihar, 12:30etan

Hernaniko talde nagusiak ere bihar izango du partidua. 12:30etan Palencian jokatuko du denboraldiko laugarren partidua. Gainera irabazi beharrekoa da, izan ere, Gaztelako taldeak ez du partidurik irabazi eta azken postuan dago sailkatuta. Beraz, Hernaniren garaipena espero da Nueva Balasatera zelaian.

Hala ere, Ohorezko B Mailako A multzoa uste baino berdinduagoa doa, eta Belenos taldeak Getxo garaitu zuen aurreko astean, talde guztiak direla arriskutsuak erakutsiz.

 

Hernani-VRAC Quesos gaur, 16:00etan, Landaren

23 urtez azpiko taldeak lehenengo partidua jokatuko du etxean, VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, 16:00etan, Landaren. Aurreko astean Ordiziaren aurka Altamiran galdu eta gero, aurreneko garaipena nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!