Euskal Federazioak errugbi inklusiboko Bultza Liga bultzatu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 00:00

Errugbi inklusiboko partidua Landaren, joan den ekainean.

Gaztedi, Hernani, Getxo eta Uni Bilbao dira ekimen aitzindari honetan estreinatuko diren taldeak.

errugbia bere atal eta modalitate guztietan sustatzeko asmoz, errugbi inklusiboko Euskal Ligaren lehen edizioa antolatu du, klubekin elkarlanean. Asteburu honetan hasita, Bizkaia aldean hasiko da Bultza Liga.

Lau talde izango dira partehartzaileak; Gaztedi, Hernani, Getxo eta Universitario Bilbao, Euskal Herriko eta Espainiako errugbian aitzindari izan den ekimen honetan estreinatuko direnak. Ez dira emaitzak argitaratuko, lehenengo eta azken jardunaldiak egoitza berean jokatuko dira eta ez da sailkapenik egongo.

Horrela, Euskadiko Federazioak urrats sendoz markatzen ditu errugbiaren printzipioak, hala nola, inklusioa, diziplina eta iraunkortasuna; besteak beste, errugbia mota guztietako

morfologiak, altuak, baxuak, meheak, haundiak, azkarrak eta geldoak joka dezaketen kirola egiten baitute.

Lau taldeen arteko lehiaketa-sistema bi itzulira izango da, denak denen aurka. Euskal Federazioaren ideia da Iparraldeko talderen bat lehiaketara gonbidatzea. Jokalari kopurua 23 izango da talde bakoitzeko, sarrera gehiagori irekitako kapitulu batean. Aldaketak libreak izango dira.

Bi denbora egongo dira: lehena, 30 minutukoa; bigarrenaren iraupena epaileen eta taldeetako arduradunen artean adostuko da, partidua nola doan kontuan hartuta. Mele-ak hitzartuak izango dira eta talonatzailea eskarmentu haundiko pertsona izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!