Sagardo Txapelketan txapeldun, Oiarbideko Iñaki Manterola 'Etxeta'

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 12a, 00:00

Iñaki Manterola 'Etxeta' eta Elur Txoriko bazkideak, sari banaketan.

Joan den larunbatean, azaroaren 6an, izan zen Elur Txorin XXXVIIIgarren Sagardo Txapelketa. Herritar mordoa bertaratu zen elkartera, eta giro ederra izan zen afari goxoarekin, bertsolariekin eta, noski, sagardo dastaketarekin.
Proposamen guztien artean, 1.192 punturekin, Oiarbide sagardotegiak eraman zuen saria; bertako Iñaki Manterola Etxetak jantzi zuen txapela. Atzetik gelditu ziren Altzueta (1.145 puntu), Zelaia (1.140 puntu) eta Elutxeta (1.134 puntu). 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!